"Vacu, izaki sufritzailea" liburuaren itzulpenak ondoko hizkuntza hauetara: KATALANA, GAZTELANIA, JAPONIERA (Yukiko Kimura), KOREERA (Mihwa Jo eta Singyu Kang), EUSKARA (Jon Elordi), INGELESA (Ángel Mirou), GALEGOA (María Cuiñas). Queralten olerkigintzan sufrimendua da giza izatearen gakoa. Poetak bere buruari galdetzen dio ea zerk justifikatzen duen bizitzea, ea zergatik nahi ote duen protagonistak (Vacuk) izaten jarraitu, zergatik izateari eusten borrokatu. Vacu norberaren hutsaltasunari arduraz aurre egiten dion gizakiaren arketipoa da eta, aitzakiatan ibili gabe, etsi-etsian, bere izatea justifika eta nihilismoaren tentalditik babes dezakeen arrazoia bilatzen du. Queraltek poesiaren muin-muinean ipintzen du galdera filosofiko garrantzitsuena: Zerk egiten du bizitzeak merezi izatea?"
|