Català        Español        Euskara        Galego        English        日本語        한국어       
Manel Queralt - inici

3. Berria - Bestelako edizio bideak - 21/06/2009

Estaleiro argitaletxea aipatu dugu. Baina has gaitezen hasieratik. Manel Queralt. 1990etik hona bide luzea egiten ari den idazlea da Manel Queralt (Bartzelona, 1959). Columna Edicions, Pagès Editors eta, bereziki, Emboscall argitaletxeekin hamar poema liburutik gora plazaratu ondoren, proiektu berezi bat abiarazi zuen iaz: Vacu, l'ésser sofrent (Vacu, izaki sufritzailea), 2004ko bere poema liburua hartu eta zazpi hizkuntzatan eman zuen, katalanez, gaztelaniaz, japonieraz, koreeraz, ingelesez, galegoz, eta, hara non, baita euskaraz ere (Jon Elordik egin zion euskarazko itzulpena). Eta itzulpenok autoeditatzea erabaki zuen, interneten, debalde, bere web orrian, bere gainontzeko idazlan guztiekin batera. Tartean Obra poètica 1990-2006 izeneko hura, zeinean bildu baitzuen ordura arteko lan liriko guztia. Erosotasun ororengandik urrun, autoedizioaren bidea aukeratu du Queraltek, edo, besterik ez bada, argitaletxe «desberdin» batekin publikatzea.

Web Berria
 
Berria Paperekoa Edizioa







Manel Queralt 2010 · www.manelqueralt.net · manel@manelqueralt.net · Pantaila-bereizmen handiena: 1024x768 · Web: Meddia